eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Albisteak

Ate ireki birtualak Amurrioko Zaraobe Institutuan

Zaraobek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu aurten modu birtualean. Ikasleek eta haien familiek on line ikusi eta ezagutu ahal izango dituzte ikastetxeak eskaintzen dituen lanbide zikloak, bai eta gela espezializatuak eta haien ekipamenduak ere. Bisita birtualak eta bilera pertsonalak, betiere aurretik ordua hartuta.
Gehiago irakurri

Euskadiko LHko zikloetan, aurretiko izen-ematea ekainaren 1etik 19ra bitartean egingo da

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2020-2021 ikasturtean Lanbide Heziketan izena emateko eta matrikulatzeko egutegiaren berri eman du. Datorren ikasturtean LHko ziklo bat hasi nahi duenak ekainaren 1etik 19rako epea izango du izena mateko. Ondoren, matrikulak uztailaren 13tik 17ra egingo dira, baina nahitaezkoa izango da aurretik izena emanda egotea. ​ Izapideak online edo ikastetxeetako idazkaritzetan egin ahal...
Gehiago irakurri

Ate Irekien Jardunaldi Birtuala El Carmen HHIn

Jardunaldia da 15 eta 18 urte bitartean dituzten, DBHrik ez duten, eta irtenbide oinarrizko eta profesional bila dabiltzan ikasleen orientatzaileentzat edo beste hezkuntza-erreferente batzuentzat. Taldeko bideokonferentzia bidez, 2020-2021 ikasturterako prestakuntza-eskaintza aurkeztuko da. Bertan sartu ahal izateko, aurrena hitzordua eskatu behar da, orientatzailea@elcarmen.net helbidera idatzita.
Gehiago irakurri

Ikaslan Arabak 2020-2021 ikasturterako egindako prestakuntza-eskaintza hemen dago

Aurrematrikula, Hezkuntza Sailak oraindik onartu ez badu ere, ekainaren 1etik 19ra izanen da, presentziazko prestakuntza zikloaren lehen kurtsoan. On line trebakuntzan aurrematrikulatu nahi duenak maiatzaren 27tik ekainaren 7ra bitartean egin beharko du. Hemen duzue Arabako prestakuntza-eskaintzaren katalogo osoa.
Gehiago irakurri

El Carmen HHIk, Oinarrizko LH irakasten duenak, sustapen-bideo berria aurkeztu du

El Carmen HHIk sustapen-bideo berria sortu du konfinamendu-garaiko azken egun hauetan. Oinarrizko Lanbide Heziketaren baitako lau zikloetako bateko edo Zentroak eskaintzen duen Hezkuntza Programa Osagarriko ikasleen eta beren senideen testigantzez gain, Gasteizko hirigunean dituen instalazio bikainen eta bertan egiten dituzten lanen irudiak agertzen ditu. Hemen, bideoa ikus dezakezue.
Gehiago irakurri

Francisco de Vitoria BHIk, Ikaslan sareko kideak, COVID-19ren kontra borrokatzeko osasun-materiala eman du

Francisco de Vitoria BHIk, Arabako beste erakunde askok bezala, COVID-19ren kontrako borrokan lagundu du, materialak debalde emanez. Ikastetxeak, osasunaren familiako prestakuntza-zikloak eskaintzen dituenak, 1.100 maskara eman dizkie Ambu Ibérica anbulantziei. Era berean, babes-materialik ez zegoela eta, 7.000 eskularru, 1.000 maskara eta hidrogel-txanbilez hornituriko hainbat kutxa eman dizkie osasun-arloko profesionalei.
Gehiago irakurri

Ikaslan Arabak 3D inpresio bidezko pantaila babesleak banatu zituen Txagorritxu eta Lezako ospitaleetan

Ikaslan sare publikoko bost ikastetxek (Mendizabala LHII, Ciudad Jardín LHII, Eraiken LHII, Amurrioko Zaraobe Institutua eta Laudioko Laudioalde), COVID-19ren aurkako borrokan lagundu nahian, 3D teknologian oinarrituriko 650 pantaila babesle egin zituzten. Tknikak, Euskadiko LHko Ikerketa Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin egindako akordioaren arabera, norbera babesteko aurpegi-pantaila horien eredua diseinatu zuen: plastikozko diadema baten bidez,...
Gehiago irakurri

Errementari filmaren zuzendari Paul Urkijok hitzaldi batekin inauguratu zituen Ikaslan sareko Mendizabala LHIIren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiak

Doako hitzaldia Montehermoso Kulturunean izan zen, martxoaren 5ean, asteazkenean. Paul Urkijoren ibilbideari buruzko masterclassa izan zen zuzendari gasteiztarraren hitzaldiaren izenburua. Araban giroturiko euskal folkloreko ipuin gotikoa da Errementari. Bada, filmaren eta bere lanaren sekretuak kontatu zizkigun zuzendariak. Bere lehen film luzeak sari asko jaso zituen, hala nola Donostiako Fantasiazko Eta Beldurrezko Zinemako Publikoaren Film Onenaren...
Gehiago irakurri
1 27 28 29 30 31 34