eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ikaslan Arabak 3D inpresio bidezko pantaila babesleak banatu zituen Txagorritxu eta Lezako ospitaleetan

Ikaslan sare publikoko bost ikastetxek (Mendizabala LHII, Ciudad Jardín LHII, Eraiken LHII, Amurrioko Zaraobe Institutua eta Laudioko Laudioalde), COVID-19ren aurkako borrokan lagundu nahian, 3D teknologian oinarrituriko 650 pantaila babesle egin zituzten.

Tknikak, Euskadiko LHko Ikerketa Zentroak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin egindako akordioaren arabera, norbera babesteko aurpegi-pantaila horien eredua diseinatu zuen: plastikozko diadema baten bidez, buruko diametroari doitzeko moduko metakrilatozko biserak.

Ikastetxeetako irakasleak arduratu ziren 3D teknologian oinarrituriko ekoizpen-prozesua zaintzeaz, diseinua ontzat eman eta gero. Astebetean, 650 bisera egitea lortu zen. Gero, Osakidetzak banatu zituen Txagorritxu eta Lezako ospitaleetan.

Ikaslan Arabaren presidente Javier Otxoaren esanetan, proiektuan parte hartu zuten LHko ikastetxe guztietako langileak oso pozik geratu ziren eginiko lanarekin.

Araba ez zen izan Tknikaren ekimen honekin bat egin zuen ikastetxe bakarra; izan ere, Ikaslan sareko Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe askok ere beren ekarpena egin nahi izan zuten.