eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Pertsona langileentzako zerbitsuak

1. Iraskuntzen aintzatespena

Lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako eskumenak ebaluatu egin daitezke, ziurtagiri akademiko bat eta aintzatespen bat lortzeko helburuarekin.

Prestakuntza-unitateak edo moduluak lanbide-heziketako titulua lortzeko kapitaliza daitezke, betiere, sartzeko baldintza akademikoak betetzen badira.

Baldintzak: Erdi Mailako Zikloentzat 18 urte izatea, edo urte berean betetzea, eta goi mailako zikloentzat, 20 urte izatea, eta hurrengo bi baldintzetako bat betetzea:

  • 2 urteko lan esperientzia gutxienez 1.200 ordu lan eginda.
  • 3 urteko lan esperientzia gutxienez 2.000 ordu lan eginda

Beharrezko formakuntzaren ordu kopurua, eskatutako prestakuntza profesionalaren araberakoa izango da.
25 urte baino gehiago badituzu eta laneko edo/eta prestakuntzako esperientzia baldintzak egiaztatu ezin badituzu, zure kasua aztertu egingo da eta txosten bat egingo da. Positiboa izanez gero, izena eman ahal izango duzu.

2. Enplegurako formakuntza

Prestakuntza espezializatuko eta produkzio-sistemaren beharretara egokituta dauden programak, edo langabezia egoeran dauden pertsonak (Lanbide) lanean ari diren pertsonen lan-munduratzea errazteko eta/edo aktiboan dauden pertsonen lanbide-gaitasunak hobetzeko.

Prestakuntza hori Lanbide Heziketako Modulu-Katalogoari lotuta dago gehienbat, eta lanbide-jarduera jakin bat betetzeko beharrezko gaitasuna egiaztatzen duten Profesionaltasun Ziurtagiriak lortzea ahalbidetzen du. Profesionaltasun-Ziurtagiri bakoitzak lanbide-prestakuntza zehatza zehazten du, CNKn (Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala) jasota.