Jardunean dagoen eta Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak ematen dituen irakasleak edo LHko prestakuntza-zikloak eman gabe, ikastaroaren berariazko betekizunetan zehazten diren espezialitateen parte bada, urtero maila bakoitzean burutzen diren ikastaro espezifikoetan parte hartzeko aukera izango du.
Laneki Elkartea (Lanbide Heziketa indartzeko eta hobetzeko elkartea) 2001. urtean sortu zen Ikaslan Gipuzkoa, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel-en eskutik, Lanbide Heziketako irakasleen eskura euskarazko material didaktikoak jartzeko helburuarekin.
2017an Lanbide Heziketako Hiztegia erabiltzaileen iradokizun eta ekarpenekin hasten den kolaboraziozko hiztegi batean bihurtu zen. http://www.jakinbai.eus
Ikaslan Arabatik, EB eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, irakasleen nazioartekotasunaren alde egiten da apustu, proiektu eta programa desberdinen bidez:
Eramus+-ak mugikortasun aukerak eskaintzen dizkie irakasleei hainbat modalitateen bidez.
Ikaslanek VETPRO mugikortasun-proposamen hau aurkezten du, CAPVeko Lanbide Heziketako irakasleentzat eta TKNIKA zentroan berrikuntza-proiektuetan lanean ari diren hezkuntza-sare guztietakoentzat.
4 akzio eremu eta 6 mugikortasun:
Ate Irekiko Jardunaldiak OTSAILAREN 1etik MAIATZAREN 31ra izango dira, eta ikasleak eta orientatzaileak ez ezik, irakasleak, tutoreak eta prestakuntza-zikloren bat egiteko interesa duten ikasleen familiak ere etor daitezke.
Ikaslan Arabaren ustez, ezinbestekoa da bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleek zentroak ezagutzea, bai eta haiekin zuzeneko harremana izatea ere; horrexegatik, erraztasunak ematen ditu topaketa hauetara etortzeko, hainbat modutan:
Nola zehazten da bisita bat?
Bisitatu nahi den zentrora deituz, edo Ikaslan Arabara (945 000433), edo e-posta bidaliz helbide honetara: info@ikaslanaraba.eus
Ikaslan Arabak hainbat erakunde eta elkarterekin batera dihardu, proiektu zehatzetan edo jardueren zabalkundean, lankidetza-hitzarmenen bidez.