eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Marketin Digitaleko Proiektuaren seigarren edizioaren amaiera ekitaldia

CIFP Ciudad Jardín LHIIko eta Egibideko Marketineko eta Publizitateko eta Salmenten Kudeaketako goi-mailako zikloko ikasleek, bi ikastetxeetako irakasleek eta ikasle ohiek gidatuta, Arabako landa-eremuko 20 enpresa txiki baino gehiagori lagundu diete marketin digitalaren munduan sartzen. Enpresa horiek negozio lehiakorragoak egitea helburu duen Arabako Foru Aldundiak sustatutako ekimen honen amaiera ekitaldia atzo egin zen Egibide Molinuevoko instalazioetan, Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendu Saileko diputatu Anartz Gorrotxategi bertan zela.

Lanbide Heziketako zentroek enpresei lagundu diete komunikazio digitaleko eta produktu eta zerbitzuen online salmentako estrategiak diseinatzeko eta ezartzeko proiektuetan. Web-orrien diseinua, SEO auditoretza edo optimizazioa, sare sozialen kudeaketa, kanpainen garapena dira garatu diren ekintzetako batzuk.

Ekimen honetan parte hartu duten enpresen artean oso sektore desberdinak aurki daitezke. Gizarte-ikerketako kabinete batetik, nekazaritza- eta abeltzaintza-kooperatiba batetik, haragi ekologikoaren online salmenta-negozioetatik, prestakuntza-geletatik, upategietatik, jatetxeetatik, landetxeetatik edo emakumearentzako produktuen tailer batetik, besteak beste.

Enpresek, ikastetxeek eta parte hartu duten ikasleek positibotzat jo dute ekimen hau, seigarren ediziora iritsi baita.