Lanbide Heziketako ziklo batean plazak esleitzeko prozesuan parte hartu nahi duten pertsona guztiek aurrez izena eman beharko dute maiatzaren 24a baino lehen.
Eska daitezkeen plazen kopurua ez dago mugatuta. Zenbat eta plaza gehiago eskatu, orduan eta aukera handiagoa sistemak plaza bat esleitzeko. Horregatik, eskaeran gutxienez 10 aukera sartzea gomendatzen da.
Aurreinskripzioa egiten ez duten pertsonak aparteko epean (ikusi egutegia) matrikulatu ahal izango dira soilik esleitu ez diren eskainitako plazetan.
2024-2025 ikasturterako LHko plazak esleitzeko prozesua Hezkuntzako sailburuaren 2024ko apirilaren 26ko AGINDUAK arautzen du, eta onartzeko kuotak eta lehentasunak ere ezartzen ditu.