eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Laudialde Lanbide Eskola BHIko ikasle batek bere prestakuntza-esperientzia kontatu du «Industriaren Egunean»

Iñigo Villamorrek Fabrikazio Adimenduneko Espezializazio Ikastaroa egin zuen, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko GMHZ eta Materialen Ingeniaritzako Gradua egin ondoren. Arabako SEAk eta Vital Fundazioak antolatutako ekitaldia izan zen, Arabako Enplegua proiektu bateratuaren barruan, “Industriaren Egunaren” II. edizioan egin zen mahai-inguruan entzun zen lekukotzetako bat.

Arabako 16 ikastetxetako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek Europa Kongresu Jauregian egindako topaketan parte hartu zuten. Topaketaren helburua da enpresa-mundua hezkuntza-sistemara hurbiltzen laguntzea eta orientazio akademikoa eta lanekoa lortzen lagunduko duen informazio gehiago ematea.

Ekitaldia mahai instituzional batekin ireki ondoren, bideo bat proiektatu zen Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevaloren hitzaldiaren aurretik. Ondoren, lau gaztek lehen pertsonan izandako esperientzia inspirazio iturri izan zen bertan bildutako ikasleentzat.