eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Gamarrako Ostalaritza Eskolan eramateko platerak eta janaria

Eskaintza gastronomikoaren barruan, Gamarrako Ostalaritza Eskolak janaria eskaintzen die eskatzen duten bezero guztiei. Hauek osatzen dute eskaintza: entremes hotzak, beroak, entsaladak, barazkiak, pudinak, pastak, arrozak, arrainak saltsan, haragiak saltsan eta tartak, pastelak eta bestelako postreak. Hori guztia behar bezala ontziratu eta paketatu behar da, biltegiratzea eta garraioa errazteko, ezarritako higiene- eta osasun-eskakizunak betez.

PDF honetan daukazue eskaintza gastronomiko osoaren berri. Zerbitzu honen enkarguak egiteko arauak eta informazioa:
•Eskaera-zerbitzua gaur irailaren 30ean hasi eta maiatzaren 28an amaituko da, baina abenduaren 23tik aurrera eten egingo da Gabonetan.
•Eskaerak gutxienez 4 egun lehenago egin beharko dira.
•Edozein eskaera egiteko, PDFan adierazitako gutxieneko ontziak edo errazioak eskatu behar dira.
•Jasotzeko egunak: asteazken, ostegun eta ostiraletan.
 •Jasotzeko ordutegia: 14:00etatik 16:00etara. Ikasturte honetan, 19. covid-a dela eta, eskaerak banan-banan entregatuko dira, iriste-ordenaren arabera. Horregatik, bat datozen bezeroek kanpoan itxaron beharko dute, aurreko bezeroa bilketa-eremutik atera arte.
•FRIJITUAK ataleko produktuak prestatu gabe aurkezten dira.
•Ordainketak eskudirutan egingo dira.
Erreserbak telefono honen bidez egin daitezke, 08:30etik 14:00etara: 945 258 025  ( 113  )