Asteartero, 10: 00etatik 12: 00etara, eta lanegun guztietan, aurretiko hitzordua eskatuz, Laudioalde BHIk ateak irekitzen dizkio bere prestakuntza-eskaintza ezagutu nahi duen edozein pertsona edo familiari. Ikastetxeko arduradunak prest daude zikloekin edo egon daitezkeen prestakuntza-ibilbideekin lotutako zalantza guztiak argitzeko, bai eta ikastetxeak dituen ikasgelak edo tailerrak erakusteko ere. Hitzordua eskatzeko, deitu 946 720505 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat helbide hauetako batera: secretaria@laudioalde.eus, xaugalde@laudioalde.eus edo ikersotes@laudioalde.eus.
HITZORDU GEHIAGO APIRILEAN ETA MAIATZEAN
CIFP Arkaute LHIIk Ate Irekien Jardunaldiak egingo ditu apirilaren 17an, asteazkena, eta maiatzaren 9an, osteguna, bi egunetan, 16: 00etan. Bestalde, Francisco de Vitoria BHIk hitzordu desberdinak ezartzen ditu, prestakuntza-mailaren arabera. Maiatzaren 8an, asteazkena, erdi-mailako zikloei erreparatuko zaie, eta hurrengo egunean, maiatzaren 9an, osteguna, goi-mailako zikloei. Bi hitzorduak 16: 00etan hasiko dira. Bestalde, CIFP Eraiken Construcción LHIIk informazio-saioak eskainiko ditu apirilaren 25ean eta 26an, eta maiatzean, 7, 15 eta 23an. Deialdi guztiak ere 16: 00etan. Laudio BHIk ere maiatzaren 7a aukeratu du, 16: 00etatik 18: 00etara, bere ate irekien jardunaldiak egiteko, baina goizetan zentroa bisitatu nahi izanez gero, aldez aurretik hitzordua har daiteke laudiogoikoa@laudiobhi.eus helbidean edo 945187030 telefonoan.
Zaraobe BHIk apirilaren 22an, astelehena, aukeratu du, 16: 00etatik 18: 00etara, bere Ate Irekiak ospatzeko. Bestalde, CIFP Ciudad Jardín LHIIk informazio-saioak egingo ditu maiatzaren 8an, 14an eta 15ean, 18: 00etan eta 20: 00etan, aurretiko hitzorduarekin. CIFP Murgia LHIIn, ateak zabalik egongo dira apirilaren 10ean eta maiatzaren 8an, 16: 30ean. CIFP Mendizabala LHIIk hiru txandatan aukeratu ditu maiatzaren 7, 14 eta 21ak, 15:30, 16:30 eta 17: 30ean, beren prestakuntza-eskaintza eta instalazioak ezagutu nahi dituzten pertsonak zentrora hurbildu daitezen.
ZENTRUA | EGUN | ORDUTEGIA |
CIFP LAUDIOALDE LHII | Asteartero Egunero hitzorduarekin | 10:00etan |
CIFP ARKAUTE LHII | Apirilak 17 Maiatzak 9 | 16:00etan |
IES FRANCISCO DE VITORIA | Maiatzak 8: erdi maila Maiatzak 9: goi maila | 16:00etan |
CIFP ERAIKEN CONSTRUCCIÓN LHII | Apirilak 25 eta 26 Maiatzak 7,15 eta 23 | 16:00etan |
IES LAUDIO BHI | Maiatzak 7 | 16:00etan |
IES ZARAOBE BHI | Apirilak 22 | 16:00etan |
CIFP CIUDAD JARDÍN LHII | Maiatzak 8, 14 eta 15 | 18:00etan 19:00etan |
CIFP MURGIA LHII | Apirilak 10 Apirilak 17 Maiatzak 8 | 17:00etan |
CIFP MENDIZABALA LHII | Maiatzak 7, 14 eta 21 | 15:30etan 16:30etan 17:30etan |
CIFP GAMARRA HOSTELERÍA LHII | definitzeko | |
CEPA EL CARMEN | Astelehenetik ostiralera apirilaren 8tik Apirilarak 17 | 11: 30etik 13: 30era 15:30etan |