eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Kanarietako LHko ikastetxeen bisita bat Ikaslan Arabako ikastetxeetara

Tenerife, Fuerteventura eta La Palmako LHko ikastetxeetako bisitakTknika, Mendizabala LHII eta Construcción LHII Eraiken bisitatu dituzte Araban, ETHAZI gela berrien instalazioak eta ekipamenduak ezagutzeko.

Bisitak iraun duen 3 egunetan, 6 pertsonak osatutako ordezkaritza honek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste zentru batzuk ere bisitatu ditu, gune horien ezaugarriak ezagutzeko asmoz: bisualki iragazkorrak, altzari malguekin, horma pintagarriekin, konexio malguekin eta konfort akustikoarekin.

Kanarietako ikastetxeek, halaber, ohiko ikasgelak murgiltze-ikasgela bihurtzeko asmoa dute, eta, horregatik, benetan interesa zuten Nafarroan eta Euskadin ezarritako espazio berriak ezagutzeko.

Lehen espedizio honek jarraipena izango du ekainean 11 pertsonek osatutako Kanarietako beste ordezkaritza baten bisitarekin.