Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Gamarra Ostalaritza, #lapanamorada ekimenarekin jarraituz, ogi more solidarioa egiten eta saltzen ari da. Gaur eta bihar bilduko den dirua Arabako genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen elkarte batera bideratuko da.
CIFP Mendizabala LHIIk ere bat egin du egun honen ospakizunarekin, ondorengo irudietan ikus dezakezuen bezala.