eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ciudad Jardin LHIIko ikasleek Gaztekinnen parte hartu dute

Ciudad Jardin LHIIko Marketin eta Publizitateko ikasleek Gaztekinn ekintzailetza-ekitaldian parte hartu dute, Mendizorrotzako estadioan. El Correo egunkariak antolatutako jarduera honek hiru ekintzaile gazteren bizipenak erakutsi zituen. Gazte horiek arrakasta lortu dute beren ideia komertzialekin, ez bakarrik gure lurraldean.

Ekitaldiaren programa osatzen zuten hitzaldietan eta mahai-inguruan, ekintzaileek azaldu zuten nola jarri zituzten abian beren ideiak, zer zailtasuni aurre egin behar izan zieten eta zergatik erabaki zuten bide hori hartzea.