Leonardo-Erasmus

IKASLAN ikastetxeak 1993az geroztik ari dira Europako proiektuak garatzen. 1993tik 1996ra bitartean PETRA programaren bitartez. 1996an LEONARDO izena hartu zuen eta lehen fasetik hartu genuen parte bertan.

2007tik aurrera goi mailako zikloetako ikasleak ERASMUS programan sartuta daude.

Europako bi proiektu horiek aukera emango diete erdi mailako eta goi mailako zikloetako ikasleei beste herrialde batzuetako enpresetan 12 hilabetez praktikak egiteko.

Lanbide Heziketako erdi mailako teknikariek Leonardo da Vinci programan parte hartzeak eta Lanbide Heziketako goi mailako teknikariek Erasmus programan parte hartzeak lehentasunezko tokia izango dute 2013. urtera arte IKASLAN Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian gauzatzen ari garen nazioartekotze-planean.
Baina plan horretan ez da sartzen ikasleen mugikortasuna soilik. Prestatzaileek, tutoreek eta ikastetxeetako hainbat sailetako arduradunek ere aukera dute, hainbat proiekturen bitartez, beste herrialde batzuetako Lanbide Heziketaren garapena tokian bertan ezagutzeko. Bestalde, beste herrialde batzuetako ikasleek edo prestatzaileek gure inguruneko enpresetan praktikak egiteko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketaren garapenari buruz behar duten informazioa jasotzeko hitzarmenak ditugu.

Europass CV-a

Europass sistema berria da eta herritarrei honako hauek egiten laguntzeko balio du:

  • Gaitasun eta prestakuntza pertsonalak modu sinplean eta erraz ulertzeko moduan Europa osoan (Europar Batasuna, AELC/EEE eta herrialde hautagaiak) aurkezteko.
  • Lanbidea dela eta, Europa osoan lekualdatzeko.