Bihar 23:59ak arte, zabalik dago on line garatzeko aukera ematen duen BirtLH zentroak eskaintzen dituen erdi mailako 4 zikloetako batean edo goi mailako 6 zikloetako batean izena emateko epea.
Urrunetik egin daitezkeen erdi mailako zikloak hauek dira: sukaldaritza eta gastronomia, osasun-larrialdiak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta eta instalazio elektriko eta automatikoak. Goi mailako zikloak sei dira: fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, fabrikazio mekanikoko diseinua, sareko informatika-sistemen administrazioa, plataforma anitzeko aplikazioen garapena, web aplikazioen garapena eta administrazioa eta finantzak.
Izena osorik eman dezakezu on line, ikasgunearen bidez