Lanbide Gaitasunen Egiaztapena

Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura

Lanbide-esperientzia handia izan arren titulu ofizialik ez duten pertsonentzako baliabide bat da. Horrela, kualifikazio profesional batean ezarritako konpetentzia-atalak ofizialki akreditatu daitezke, lan-esperientziaren eta bizitzan zehan eskuratutako prestakuntza ez-formalaren gaineko analisi eta ebaluazio baten bidez.

Egitura horretan sartzeko betebehar nagusia, besteak beste, lan-esperientzia egiaztatzea da.

1. mailako kualifikaziorako, b urte baino gehiagoko lan-esperientzia eta/edo egiaztatu beharreko gaitasunei lotutako 200 prestakuntza-ordu; eta, 2. eta 3. mailako kualifikaziorako, 3 urte lan-esperientzia eta/edo 300 prestakuntza-ordu.

Prozedura

Lanbide-esperientzia egiaztatzeko prozesuan parte hartzeko, izena eman behar duzu, Eusko Jaurlaritzak dagokion deialdi publikoa egiten duenenan.

Onartua  izan ostean, prozesu batean parte hatuko duzu. prozesu horrek hiru fase ditu

  1. AHOLKULARITZA: Zure lanbide-sektoreko adituek zure historia astertuko dute, eta zer gaitasun eskuratu dituzun eta zein galta zaizkizun ikusiko dute. Txosten bat egingo dute, hau adierazteko: hurrengo fasera pasatzea egokia dela edo zure lan-esperientzia osatu behar duzula prestakuntzaren bidez.
  2. EBALUAZIOA: Adituen batzorde batek proben bidez ikusiko dute ea egiaztatzeko eskatu dituzun gaitasunak eskutaru dituzun.
  3. ZIURTAGIRIA: Administrazioak ziurtagiri bat egingo du egiaztatutako gaitasun-unitate bakoitzeko.

Ziurtagiri horiek metatu daitezke, profesionaltasun-egiaztagiria eskatzeko edo lanbide-heziketako titutlu batera sartzeko, baldin eta sartzeko baldintzak betetzen badira.

Profesionaltasun-Egiaztagiria

Profesionaltasun-Ziurtagiri bat da Enplegu Sailak ematen duen dokumentu ofiziala. Haren bidez, egiaztatzen da pertsona horrek badituela lan-jarduera jakin bat egiteko beharrezko konpetentzia profesional.

Profesionaltasun-Egiaztagiriak 1., 2. edo 3. mailakoak dira.

1. Zer lortzen da Profesionaltasun-Egiaztagiri batekin?

  • Erreferentziazko kualifikazio profesionalean ezarritako konpetentzia-atalak ofizialki akreditatzea (Egiaztatzen du gai zarela lan jakin bat egiteko).
  • Aukera ematen du prestakuntza-ibilbidean aurrera egiteko.
  • Zure espezialitatearen barruan profesionalki promozionatzeko aukera ematen du.
  • Jarduera profesionala aldatzea.

2. Zer lotura du Zikloekin?

Kualifikazio profesionala, pertsona batek jarduera profesional jakin bat (lana) egiteko beharrezkoa konpetentziak badituela ziurtateko erreferentea da.

Kualifikazio profesionalak eta, beraz, ezarritako konpetentzia-atalak honela akreditatu daitezke: prestakuntza-ziklo batekin, profesionaltasun-ziurtagiri batekin edo konpetentzia aitorrtzeko bitartekoa baliatuz.

Horregatik, grafikoan ikusten denez, gaitasun-unitateak dira zikloen eta egiaztagirien arteko lotura. unitate horiek berberak dira zikloetan eta egiaztagirieta. Unitate horiek gaitzen zaituzte profesionalki.

Barne-egiturari dagokionez, hauxe da bien arteko aldea: zikloetan, irakasten diren ikasgaiak lanbide-modulutan banatzen dira, eta, egiaztagirietan, berriz, prestakuntza-modulutan, eta modulu horiek prestakuntza-unitatetan (ikastaroak).

Eskuratzen diren gaitasunei dagokionez,, hauxe da bien arteko alde nagusia: zikloekin 2 kualifikazio edo gehiago akreditatzen dira, eta, egiaztagiriekin, oro har, kulaifikazio bat.

 

3. Nola lortzen da?

Prestakuntza hori bere osotasunean egin daiteke Profesionaltasun-Egiaztagiri bat eta LP moduluak eginez; orobat egin daiteke prestakuntza osatzen duten prestakuntza-unitate eta- modulu guztiak (ikastaroak) metatuz.

  • Lan-esperientziaren bidez edo/eta ikaskuntza ez-formalaren bidez

(Jarraian azalduko dugun egitura honen bidez: “Espierientzia egiaztatzeko egitura, lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko”).