Proba Libreak

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretuak xedatzen du teknikari eta goi-teknikari tituluak lortzeko proben oinarrizko baldintzak eta proba horietan parte hartzeko betekizunak (2008/07/14ko AGINDUA) Proben Deialdia, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren Ebazpenak arautuko du.

Teknikari eta goi-teknikari tituluak eskuratzeko proba libreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeetan egingo dira, baimenduta dituzten prestakuntza-zikloetan, eta betiere, erregimen arruntean matrikulatutako ikasleak badituzte lehen nahiz bigarren mailan. Salbuespen modura, Lanbide Heziketako Zuzendariak ikastetxe bat baimendu ahal izango du proba libreak egiteko aurretik emanda duen heziketa-ziklo batean edo 1. mailako ikasleak dituen heziketa-zikloen batean.

2015rako deialdia 2014ko azaroaren 27ean argitaratu zen EHAAn eta honen hutsen zuzenketa 2015ko urtarrilaren 13ean argitaratu zen.

Ezaugarriak, matrikulazioa eta probak

Prestakuntza-zikloek dituzten modulu profesional bakoitzerako proba bat egingo da, Proiektuko eta Lantokiko Prestakuntzako moduluetarako izan ezik. Azken hori presentziazkoa izango da beti.

Proben edukiak prestakuntza-zikloetako curriculumekoak eta kasuan kasuko gaitasun-unitateetakoak izango dira.

Matrikula 2015ko martxoaren 9tik 20ra bitartean egin beharko da, bi egun horiek barne.

Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2015ko martxoaren 25a izango da.

Probak ekainaren 1tik 19era bitartean egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.

Izena ematen dutenei aplikagarri izango zaie indarreko legedian modulu profesionalen baliozkotzeari buruz ezarritakoa eta lantokiko prestakuntzako modulutik salbuesteari buruz ezarritakoa.

Baliozkotzeko eta/edo salbuesteko eskabideak egiteko, aldez aurretik matrikulatu beharko da kasu guztietan, eta eskabide hori matrikula formalizatzean egingo da eta honekin batera dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Probetan izena emateko betekizunak:

Adineko betekizunak:

  • TEKNIKARI titulua lortzeko  18 urte aurten beteak.
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko: 20 urte (edo 19 Teknikari titulua dutenek).

Ikasketa betekizunak:

  • TEKNIKARI titulua lortzeko:
    • Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
    • Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea.
    • BBBko edo IEEko 2.maila gainditu izana.
    • Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana, edo komunetako bigarren maila esperimentala.
    • Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat gainditu izana
    • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana.
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko:
    • Batxilergoko titulua izatea.
    • Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua izatea.
    • Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditu izana.
    • UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana.
    • Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea.
    • Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana.
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

Besteak:

  • LOGSE titulu batean matrikulatzeko:
    • Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat.
  • LOE titulu batean matrikulatzeko:
    • Aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek.

 

Gau egun gure Erkidegoan Lanbide Heziketako hainbat titulu Hezkuntzako Lege Organikoan (LOE) dute babes; beste batzuek, berriz, LOGSEk babesten ditu. Eta azken hauen artean bereizi behar ditugu aurrez aurre eskainitako tituluak eta iraungitzeko bidean daudenak.

LOE Tituluak:

Aldez aurretik matrikulatuta egon diren eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte.

Proba libreetarako LOE titulu-zerrenda.

Aurrez aurre eskainitako LOGSE tituluak:

Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat. Horretaz gain baldintza akademikoak eta adinari dagozkionak bete beharko dituzte.

Aurrez aurre eskainitako LOGSE tituluak

Iraungitzeko bidean dauden LOGSE tituluak:

Titulu hauek aurki desagertu egingo dira. Deialdi hau azken edo azken aurreko aukera izan ahal da proba libreetara aurkezteko titulua lortzeko. Aurrez aurre eskainitako LOGSE titulua lortzeko baldintza berberak dira aplikatzekoak kasu honetan.

Azken deialdi librea geratzen deneko LOGSEko tituluak .

Azken bi deialdi libre geratzen direneko LOGSEko tituluak.

Lantokiko Prestakuntzako Modulua eta Proiektua

Modulu hauek kurtsatzeko, zikloa osatzen duten gainerako modulu guztiak gaindituta izan beharko dira (proiektua ez ezik). Moduluaren iraupena, curriculumekoa izango da.

Modulu haunetan matrikulazioa presentzizko ikasleeentzako ezarritako epean egingo da, eta ikasle hauekin batera gauzatuko da. Hala ere, LP modulua egiteko ikasle kopuru nahikoa egotekotan, aparteko talde bat antola daiteke.

Titulua eskatzea

Deialdian adierazitako probak bukatzean prestakuntza-ziklo jakin bateko modulu profesional guztiak gainditu dituztenek kasuan kasuko titulua eskatu ahalko dute. Dena den, Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuko 11. artikuluan zehazten den eskaintzan ikasi dutenak proba hauetan matrikulatu eta aurkeztu badira, titulua eskatu baino lehen, egiaztatu egin beharko dute agindu honen 3. artikuluan ezarritako ikasketa-betekizunak betetzen dituztela.