OINARRIZKO LH

Prestakuntza Iragankor Integratuko Programa

 

Prestakuntza bat da, 16 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen gizarteratzea, hezkuntzaratzea eta laneratzea sustatzea; ez badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatuaren titulua lortu, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua eskura dezaten lortzeko helburua du. Salbuespen gisa, adin hori 15 urtera jaitsi ahal izango da ikasle batzuen kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egin ondoren hirugarren mailara igarotzeko moduan ez dauden eta Oinarrizko Hezkuntzan behin errepikatu duten ikasleen kasuan.

Programa horiek 2014-2015 ikasturtean soilik irakatsiko dira, eta, gero, oinarrizko heziketan izango dute jarraipena.

PFTIk modulu bidezko egitura du. Honelako osatuko dira:

  • Berariazko lanbide-moduluak (astean 19 ordu)
  • Orientazioko eta tutoretzako modulua (astean ordu 1)
  • Modulu orokorrak (astean 10 ordu). Bi eduki-multzo komun hauetan antolatuko dira:

a) Komunikazio eta Gizarte Zientzien Multzoa.

1. Gaztelania.

2. Atzerriko Hizkuntza.

3. Gizarte-zientziak.

4. Euskara eta Literatura.

b) Zientzia Aplikatuen Multzoa.

1. Matematika, lan-eremuan testuinguru pertsonalari eta ikaskuntzakoari aplikatua.

2. Matematika, lan-eremuan testuinguru pertsonalari eta ikaskuntzakoari aplikatua.

Zentruak:

  • ZARAOBE B.H.I.: Zurgintza eta Altzari Modularra.
  • SAMANIEGO LAGUARDIA B.H.I.: Lorezaintzako eta Loradendako Laguntzailea.
  • LAUDIO B.H.I.: Estetika eta Ile-Apainketako Laguntzailea.
  • GAMARRA OSTALARITZA B.H.I.: Sukadaritza eta Zerbitzu Operadorea.
  • LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLA B.H.I: Soldadura-Galdaragintza Operadorea.
  • EL CARMEN HHI: Neurrirako Arotzeria.
  • EL CARMEN HHI: Ibilgailuen Elektromekanika.
  • EL CARMEN HHI: Ile Apainketa.
  • EL CARMEN HHI: Nekazaritza eta lorezaintza eta lorekonposizioak.