Eskaintza Partziala

Zure kualifikazio-maila hobetu nahi baduzu eta erregimen arrunteko programazio-ordutegia bete ezin baduzu (matrikula ziklo osorako da) prestakuntza-zikloa moduluka (irakasgaiak) egiteko eta modulu horiek banan-banan ziurtatzeko aukera duzu, Eskaintza Partzialaren bitartez.

  •  Zuzeneko modalitatea.
  • 18 urtetik gorakoentzat, betiere erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko baldintzak betetzen badituzte edo erdi-mailako edo goi-mailako zikloetara igarotzeko dagokion sarbide-proba gainditu badute (egin nahi duzun/dituzun modulua/k erdi-mailako edo goi-mailako prestakuntza-ziklokoa den kontuan izanik).
  •  Bertaratzea derrigorrezkoa da.
  • Ordutegia: zure premietara egokituko da.
  •  Matrikula: egin nahi duzun/dituzun moduluaren/moduluen arabera.
  • Lanbide-modulu hori edo horiek gaindituz gero, ziurtagiri akademikoa eta lortutako konpetentziei gehitzeko akreditazio partziala lortuko dituzu.