Heziketa zikloak

Heziketa zikloak

Lanbide eremu baten ezaguera tekniko-praktikoak osatutako ikasketa arautuak dira, eta hasiera batean, eskola-adineko ikasleentat zuzenduta dago.

140en bat lanbide heziketako tituluak daude, eta banatzen dira erdi maila eta goi mailaren artean. Amaieran, ikaslea  TEKNIKARI edo GOI MAILAKO TEKNIKARI titulu ofizialaren jabe egingo da, eta gure institutu eta irakasleen kalitateak, ikastetxeek duten tresneria modernoak eta enpresetako praktika errealetan hartutako lan esperientziak bermatuko dute profesional gaitua dela.

Titulua lortzeko, ikasleak HEZIKETA ZIKLO batean (Erdi Mailakoan edo Goi Mailakoan) izena eman eta ikasiko du. Heziketa ziklo bakoitza 1.300 eta 2.000 eskola-ordu bitartekoa da, bi ikasturtetan banatuta. Horietatik 400 eta 600 bitarteko ordu kopurua eskaintzen zaie lantokietan egindako derrigorrezko praktikei.

Heziketa ziklo batean sartzeko bi bide daude:

ZUZENEKO SARBIDEA. DBH edo balio bereko ikasketak gaindituak dituenak eska dezake Erdi Mailako Heziketa Ziklo batean sartzea, eta Batxilergoa edo baliokideren bat gainditua duenak Goi Mailako Heziketa Ziklo baterako eskaera egin dezake.

Matrikulatu baino lehen, eskabidea aurkeztu behar da.Eskaera guztiak onartzeko nahikoa plazarik ez bada, erdi mailaren kasoan, espediente akademikoari azken notari erreparatuko zaio, eta goi mailaren kasuan, kurtsatutako batxilergo modalitatea, eta batxilergoko irakasgaiek emango dute lehentasuna.

Plazak esleitzeko prozesuaren deskribapena

PROBAREN BIDEZKO SARBIDEA. Goiko paragrafoan aipatutako ikasketak gainditu ez dituztenentzat proba bat egiten da, eta GAI ateratzen dutenek eska dezakete tokia Heziketa Zikloan. Proba horiek, eta probara aurkezteko bete behar diren baldintzak, desberdinak dira Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan.

Heziketa ziklo baten deskribapen zehatzagoa ikusteko, lehendabizi kontsultatzen da bere lanbide arloa.