eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Zaraobe saritua “Re-Viste tu Mente / Jantzi Zure Burua Fest” ekitaldian

Amurrioko Zaraobe BHIko Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arretako 2. mailako ikasleek “Ikusten duzuna baino askoz gehiago” jardunaldiaren V. edizioan parte hartu dute. Jardunaldi horrek jasangarritasuna, inklusioa eta sormena batzen ditu moda berrerabiliaren bidez, eta Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin da.

Desfilea irabazi zuen eredua institutuko lantaldeak sortu zuen, eta Unax Bermudezek defendatu zuen pasabidean.

“Ikusten duzuna baino askoz gehiago” ekimen aitzindaria da, jasangarritasunaren bi dimentsio bereizezin batzen dituena: ingurumenekoa eta soziala. Hezkuntzaren, parte-hartzearen eta sormenaren bidez, kontsumo ohitura arduratsuagoak zabaltzea, berrerabilera sustatzea eta gizarteratzea indartzea du helburu.