eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Zahar eta Gazte elkarteak bere jarduera aurkeztu die LHko ikastetxe publikoetako zuzendariei

Zahar eta Gazte Euskadiko Lanbide Heziketako Irakasle Erretiratuen Elkarteak aurkezpen-erronda bat hasi du Erkidegoko LHko ikastetxeen artean beren jarduerak eta proiektuak ezagutarazteko. Ikaslan Araba elkarteak hartu zituen atzo elkarte horretako ordezkariak. Duela zortzi urte sortu zen elkartea, eta gora egiten jarraitzen du parte-hartzaileei eta jarduera berriei dagokienez.

Elkartearen jarduera nagusietako batzuk honako hauek dira: ekitaldietan laguntzea, gai akademikoetan eta LHren antolaketa-kulturarekin lotutako beste gai batzuetan aholkularitza edo mentoringa ematea, edo bazkideen gaitasunak eta prestakuntza eguneratzea.

Norbaitek elkarteko kide izan nahi badu edo egiten duten lana sakonago ezagutu nahi badu, elkartearen webgunea bisita dezake: www.zaharetagazte.eus

zaharetagazte@gmail.com +34 615 775 512