Bost auto CIFP Mendizabala LHIIrako eta 6 bizikleta CEPA El Carmen HHIrako. Udaltzaingoak Gasteizko kaleetan laga ditu abandonatutako ibilgailuak, ikasleek praktikak egin ditzaten.
Datorren ikasturtean, Garraioko eta Ibilgailuen Mantentze Lanetako heziketa-zikloetako ikasleek automobil horiek erabili ahal izango dituzte prestakuntza praktikoa jasotzeko.
Bestalde, bizikletak, hiri-hondakin solidotzat hartzen direnak, CEPA El Carmen HHIko Eskolatze Osagarriko Programako tailerretan erabiliko dira, prestakuntza-helburu berarekin.