eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Urriaren 31ra arte, zabalik dago Lehen Aukera diru-laguntzetarako epea

Zure enpresan talentu gaztea sartu eta belaunaldien arteko erreleboa prestatu nahi baduzu, jakin behar duzu Lanbidek laguntzak eskaintzen dizkiela enpresei 30 urtetik beherako gazteak kontratatzeko, langabezian daudenak eta beren titulazioarekin lotutako enpleguetan aurretik lan-esperientziarik ez dutenak edo gutxi dutenak.

30 urtetik beherakoa bazara, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar duzu, zure datuak eguneratuta, enpresek zure kontratazioan Lehen Aukera programa baliatu ahal izan dezaten. Programari dagozkion lan-eskaintzak Lanbideren web-orriaren bidez kontsultatu eta, hala badagokio, izena eman ahal izango da. Hautaketa-prozesuan lehentasuna izango duzu Gazte Bermea Sisteman erregistratuta bazaude.