SAAM proiektua (Supporting Alliance for African Mobility) proiektu pilotu bat da Lanbide Heziketaren esparruan, eta Europaren eta Afrikaren artean ezagutzak, prestakuntza-metodologiak eta gaitasunak trukatzea bultzatu nahi du. Europako Batzordeak zuzenean finantzatutako mugikortasun-proiektua da.
IKASLANek Sudan, Txad, Kenya eta Kamerunekin kolaboratzen du. Lehen fasean, IKASLANeko irakasleak herrialde horietara joan dira, eta, bigarren etapa honetan, ikasleak hilabetez etorri dira prestakuntzara.