Ekainaren 13ra arte dago zabalik Euskadiko LHko ikastetxeen sareko edozein espezialitatetako irakasleei zuzendutako ikastaro honetan izena emateko epea. Ikastaroa ekainaren 16an hasiko da, eta online eginen da bi astez.
Informazioarekin interakzioan aritzeko eta online transakzioak egiteko modua eraldatzeko ahalmena duen teknologia horretan sakonduko da. Azken helburua deszentralizazioa, Bitcoin, wallets, NFT, Tokens, kontratu adimendunak, etab. bezalako terminoak ulertzea eta erlazionatzen jakitea da.
Online saioetara joatea, gomendagarria bada ere, ez da derrigorrezkoa izango. Material guztia prestakuntzaren Moodle plataforman egongo da eskuragarri.
Multzo bakoitzaren artean ariketa batzuk osatu beharko dira banaka, aldez aurretik eskuratutako ezagutzak finkatzeko.