eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ekintzailearen astea CIFP Eraiken LHII

Aste honetan Ekintzailearen Astea egingo da Eraiken CIFP Construcción LHII.

Patricia Solaun Mugarik Gabeko ekonomialarien lana entzuteko aukera izan dute ikasleek. Solaunek, bideokonferentzia bidez, ekonomia sozial eta solidarioaren balioetan jarri du arreta.

Era berean, Hiritik-AT kooperatiba gipuzkoarreko kideek kooperatiba honek tokiko garapena sustatzeko espazioak, prozesuak eta estrategiak sortzeko lantzen dituen proiektuetako batzuk aurkeztu dituzte.

Aste hauetan, ikasleek Urratsbat ekintzailetza-programa ezagutzeko aukera izango dute. Programa hori enpresak sortzen laguntzeko programa da, eta erdi-mailako eta goi-mailako lanbide-heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta zentroarekin harremana duen edozein pertsonari zuzenduta dago, arautu gabeko prestakuntzako edo prestakuntza ez-presentzialeko ikastaroen bidez.

Ekimen hau osatzeko, azken 12 urteetako ibilbidea egiten duten ekintzailetza-kartelen erakusketa ikus daiteke egunotan.