“FP ON LH” lelopean, “Arabako LHko Enplegagarritasun Jardunaldiak” egingo dira azaroaren 24tik 28ra bitartean, ikasleen laneratze edo enplegagarritasuna hobetzeko aukerak erraztuko dituen ikaskuntza- eta truke-espazio bat eskaintzeko helburuarekin. Horretarako, hainbat prestakuntza-proposamen izango dira, bai eta Arabako lurraldean giltzarri diren hainbat enpresa eta eragile publiko ere.
Zehazki, planteatutako jarduerak bi kolektibori zuzentzen zaizkie. Alde batetik, LHko ikastetxeetako tailerrak. Azaroaren 24, 25, 27 eta 28an egingo dira -26a libre utziko da enplegu azokara joateko-, Arabako ikastetxeetako Lanbide Heziketako ikasleak ardatz hartuta, eta haien lan-orientazioan oinarritutako jarduerak – batez ere tailerrak- eginez. Eta, beste alde batetik, Enplegu Azoka, LHko titulua duen edozein pertsonari irekia. Batez ere, enplegu baterako hautagaien eta ekitaldi horretan parte hartzen duten Arabako enpresen arteko elkarrizketak hitzartzean datza. Jardunaldiak Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailak antolatzen ditu, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Ikaslan Araba eta HETEL Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe sareen babesa dute.
Enplegu Azoka
Enplegu Azoka azaroaren 26an izango da, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara, eta erakunde antolatzaileek inauguratuko dute, 15:45ean. Lan bila dauden edo egungoa hobetu nahi duten Lanbide Heziketako tituludunei zuzenduta dago. Interesa dutenek, Azokara joan nahi badute (doakoa da), aldez aurretik eman behar dute izena www.fponlharaba.eus webgunean, azaroaren 23ra arte, lanbide-arlo guztiak ordezkatzen dituzten enpresekin hitzordua adosteko.
Jardunaldi honek LHren eta bere tituludunen errealitatea Arabako enpresa-sarera hurbilduko du, LHko ikastetxeetako prestakuntza-prozesuetan enpresen parte-hartzea sustatuz eta lanbide-kualifikazio hori duten pertsonen kontratazioa bultzatuz. Horretarako, Araban presentzia duten hogeita hamaika enpresek hartuko dute parte:
ACITURRI-ALESTIS, AEG POWER SOLUTION IBERICA, AJL OPHTALMICS, ALAVESA DE MECANICA Y TRANSFORMACIONES (LOGIBERIA), ALDAKIN VITORIA, A Y G ASISTENCIAL, BASQUEVOLT, CABALLITO-PFERD, COYCAVI, CYBERTIX, DHL SUPPLY CHAIN, EBA, EGOIN WOOD GROUP, ETHYPHARM, FERROVIAL ENERGY, FIASA, IMESAZA, INGURU ABENTURA, MATECO, MYCESA, ORONA, PEPSICO, RESIDENCIA UZQUIANO, RPK, SECURE.IT, SERBILAU, SERVEO, TALGO, TRANSGRUAS, ULMA y ZAINTZEN.
Tailerrak ikastetxeetan
Edizio honetan, enplegagarritasun-tailerrak hilaren 24, 25, 27 eta 28an egingo dira Arabako LHko Mendizabala, CIFF Ciudad Jardin LHII, Egibide-Nieves Cano, Eraiken CIFP Construcción LHII, Jesús Obrero, IES Francisco de Vitoria BHI, Egibide-Arriaga eta CIFP Arkaute Nekazaritzako LHII ikastetxetan, eta hilaren 26an libre geratuko da Enplegu Azokara hurbildu ahal izateko. Guztira, 200 ikaslek baino gehiagok aukera izango dute beren ikastetxeetan, euskaraz eta gaztelaniaz, honako gai hauei buruzko ordubeteko tailerretara: lana bilatzea, marka pertsonala, enplegurako motibazioa, lana bilatzeko prozesua, etab. Helburua ikasteko eta trukatzeko espazio bat eskaintzea da, Arabako LHko ikasleen laneratzea edo enplegagarritasuna hobetzeko aukerak erraztuko dituena.
Era berean, ekimen ekintzailea sustatu nahi du pertsona horien artean, baita sormeneko, motibazioko, lidergoko eta berrikuntzako zeharkako beste gaitasun batzuk ere, Arabako lan-merkatuan sartzea erraztuko dutenak.




