Zabalik dago LHII Ostalaritzako LHIk urtarrilaren 25ean emango dituen jarduneko eta langabetuentzako ikastaroetarako izena emateko epea.
16 orduko iraupena izango du Oskar Treviñok, eta gaur egungo sukaldaritzako sarrera hotzei buruzko ikastaroa emango du. Ikastaroa gaztelaniaz izanen da, astelehenetik ostegunera, 16:15etik 20:15era.
“Gozogintzako produktuak aurrez aurre” ikastaroan izena emateko aukera ere badago. Kasu honetan, lanean ari diren pertsonei zuzenduta dago. 60 ordu izanen dira ore eta pastekin egindako produktuak prestatu eta aurkezteko, 60 ordu sukaldeko postreetarako eta 60 ordu izozkietarako. 180 ordu, guztira, 4 orduko saioetan, astelehenetik ostegunera, urtarrilaren 25etik apirilaren 21era.
Informazio gehiago nahi izanez gero: joksarriegi@gamarraeskola.com edo 945258025 (Jokinengatik galdetu)