CIFP Mendizabala LHIIko Irudi Pertsonal eta Korporatiboaren Aholkularitza Zikloko ikasleek garatutako Disgeus proiektuak 1.000 €-ko saria jaso du Araba Ekin ekintzailetza lehiaketan. Aho-espraia da, zenbait medikamenturen zapore desatseginak aldi baterako neutralizatzeko diseinatua.
Ikaslan Araba sarearen beste proiektu batzuek ere jaso dute sari bat: CIFP Laudioalde LHIIren SmartVolt eta CIFP Mendizabala LHIIren ConstruLogix proiektuek.
BIC Arabak eta Tknikak bultzatutako Araba Ekin seigarren ediziora iritsi da, Lanbide Heziketako ikasleen artean sentsibilizatzeko eta esparru teknologikoan espiritu ekintzailea sustatzeko.
