eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Udalaren harrera Ikaslanen eskutik heltzen diren LHko irakasle afrikarrei

Juan Eduardo Iriondo Eraiken Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Nazioarteko Proiektuen arduradunak eta egun hauetan bisitatzen gaituzten Kamerun, Txad eta Kenyako hiru irakasleek Arabako lurretan zehar bidaiatzen jarraitzen dute. Aurreikusita zegoen bezala, Gorka Urtaran alkateak eta Estibaliz Canto Hezkuntza zinegotziak harrera egin diete Gasteizko Udalean.

Europaren eta Afrikaren arteko SAAM (Supporting Alliance for African Mobility) proiektuaren esparruan (proiektu horren helburua ezagutzak eta prestakuntza-metodologiak trukatzeko mekanismoak sustatzea da), irakasleek jarduera-programa estua eraman dute Araban, Europan zehar Bruselas eta Errenteria bisitatu ondoren.