eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Osasun-arloan edo komunitatearentzako zerbitzuetan prestakuntza doan jaso nahi duzu?

Francisco de Vitoria BHIk hiruhileko honetan egingo diren Lanbideren ikastaroetarako izen-ematea ireki du. Prestakuntza emango da langabeek profesionaltasun-ziurtagiri bat lor dezaten osasun-garraioan edo mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan ematen zaien arreta soziosanitarioan.

Halaber, enplegatu edo langabetuei zuzendutako zazpi ikastaro eskainiko dira hiruhileko honetan. Ikastaroek 30 eta 210 ordu arteko iraupena izango dute eta arratsaldez emango dira.