Arabako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Egibidek, Ikaslan Arabak eta Innobasquek hirugarren urtez jarraian antolatu dute Agora TeknoCamp.
Hala, zientzia eta teknologiarekin ikasteko eta dibertitzeko udako campusa sendotu egin da zientzia eta teknologiaren arloko hezkuntza-proiektu gisa.
Aurten, 120 neska-mutilentzako tokia eskaini dute berriro: 60 DBHko 5. eta 6. milako neska-mutilek betetzeko, eta beste 60ak DBHko 1. eta 2. mailako ikasleentzat. Campusak iraun duen astebetean, Egibide, Mendizabala LHII eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola prestakuntza-zentroak arduratu dira ikasleak hartzeaz eta jarduerak garatzeaz.
Hiriko campus honek, parte-hartze eta berrikuntza sozialerako Ágora prozesuaren baitan sortuak, zientzia eta teknologiaren munduari dagokionez gure gazteriaren interesa piztea izan du helburu, modu praktiko eta ludikoan piztu ere, gaztetatik bokazio zientifiko-teknikoak izan ditzaten sustatzen laguntzeko.
Jarduerak garatu dira Nieves Canoko campusean (EHUko Ingeniaritza Eskola eta Egibide-Nieves Cano) eta Mendizabala LHIIko instalazioetan. Aurten ere, prestakuntza-zentro horietako taldeak buru-belarri aritu dira jolas- eta hezkuntza-jardueren programa zabala osatzeko.
han tendido que resolver infinidad de retos y aprenderán a utilizar la tecnología de forma segura. Ekainaren 24tik 28ra, Agora TeknoCampeko partaideak abentura batean murgildu dira: teknopisten bitartez, erronka ugariri egin behar izan diote aurre, eta teknologia modu seguruan erabiltzen ikasi dute.
Magia dirudi, baina fisika da; Harrapatzen zaituen kimika; Altxorraren bila; Ibilgailu elektriko bat diseinatzen… izan dira astebete bizi eta dibertigarri honetan parte-hartzaileek garatu dituzten jardueretako batzuen izenburuak.
Era berean, udako campus baten berezko jolas- eta dibertsio-tarteak ere izan dituzte.