Hezkuntza Ministerioak Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilean sartu du IKASLAN, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea, Ohorezko Plaka kategoriaz.
Ikastetxe publikoen sareak jasotako aitorpen hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu berri da, 2019ko ekainaren 15ean, zehazki.
Hala, sareak jaso du bai Estatuan bai nazioartean hezkuntza, zientzia, kultura, irakaskuntza eta ikerkuntzaren eremuetan lorturiko merituengatik edo haietan zerbitzu garrantzitsuak eman izanagatik nabarmentzen diren pertsona fisiko nahiz juridikoek eta erakundeek jasotzen duten aitorpena.
Isabel Celaá Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ministroaren eskutik jaso du sareak, 2019ko uztailaren 4an, Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibileko Ohorezko Plaka.