Ikastegiak emozioak dinamiken bidez landu ditu ikasturteko lehen hiruhilekoan. Ongizate emozionala neska-mutilen garapen akademiko eta pertsonalerako zein garrantzitsua den jabetuta, hori izan da ikastetxeko ikasturte honetako lehen erronka.
Diziplina anitzeko profesional-talde batek ikasleekin batera lan egin du sentimenduak ezagutzeko, adierazteko edo horiei aurre egiteko, kanalizazio hobea lortzeko. Aste honetan, ikasgela bakoitzeko ikasleak hainbat taldetan banatu ziren, eta, horrela, beren erosotasun-eremutik atera ziren.
Hemen ikus dezakezue egin duten bideoa: