eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Ogi morea borroka feministaren ikur Gamarrako Eskolan

Gamarrako Ostalaritza Eskolako Ane Juradok, Aintziñe Sasietak eta Nekane Urielek bat egin dute LaPanaMorada ekimenarekin, azaroaren 25ean, Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, ogi morea egin eta saltzeko prest dauden emakume okin, ahaldundu eta solidarioei zuzendutako ekimenarekin.

Oraingo honetan, gaur eta bihar bitartean bilduko den diru guztia GOIZARGI EMAKUMEAK elkarteari emango zaio.