eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Albisteak

Azaroaren 9a arte eska dezakezu Eusko Jaurlaritzaren beka

Lanbide Heziketako ikasleek zenbateko finkoko osagaia eskatzen ahalko dute, errentari, egoitzari, errendimendu akademikoaren bikaintasunari, oinarrizko bekari edo zenbateko aldakorreko osagaiari lotua. Deialdian zehaztutako baldintza batzuetara mugatzen da beka ematea.
Gehiago irakurri

Gamarrako Ostalaritza Eskolako dendak ateak ireki ditu

Urriaren 15etik aurrera, Gamarrako Ostalaritza Eskolan prestatutako produktuez gozatu ahal izango dugu berriro: lehen eta bigarren platerak, pastelgintzako eta gozogintzako produktuak eta opilgintzako produktuak. 2020-2021 ikasturtean, asteazken, ostegun eta ostiraletan irekiko da denda, 13:30etik 15:30era.
Gehiago irakurri

Mendizabala LHIren proiektu bat, Zure ideiaren proiektu finalistak aurkezteko

Mendizabala LHIko Canalones Vol y Nesa proiektuak jaso zuen Eskola Enpresen Azokako proiektu onenaren saria, eta gaur goizean aurkeztu da Europa Jauregian, “Zure ideia garrantzitsua” XVI. lehiaketako 17 proiektu finalisten aurkezpenaren ekitaldian. Ekitaldia Jorge Lozaren umorearekin hasi da, eta, haren bidez, Arabako pertsona ekintzaileen ideia nagusiak ezagutu dira.
Gehiago irakurri

Gamarrako Ostalaritza Eskolan eramateko platerak eta janaria

Eskaintza gastronomikoaren barruan, Gamarrako Ostalaritza Eskolak janaria eskaintzen die eskatzen duten bezero guztiei. Hauek osatzen dute eskaintza: entremes hotzak, beroak, entsaladak, barazkiak, pudinak, pastak, arrozak, arrainak saltsan, haragiak saltsan eta tartak, pastelak eta bestelako postreak. Hori guztia behar bezala ontziratu eta paketatu behar da, biltegiratzea eta garraioa errazteko, ezarritako higiene- eta osasun-eskakizunak betez.
Gehiago irakurri

LHko tituluak lortzeko proba libreen deialdia

Irailaren 29tik urriaren 13ra bitartean irekita egonen da probetarako matrikula egiteko epea. Probak azaroaren 23tik 2020a amaitu arte eginen dira. Aurrematrikulak aurrez aurre egin ahal izango dira hezkuntza administrazioaren menpeko lanbide heziketako ikastetxe publikoren batean edo online, Hezkuntza Departamentuak diseinatu duen aplikazio informatikoaren bidez.
Gehiago irakurri

Murgia BHIk abian jartzen duen baso-prozesadorearen simulagailua, aurrerapen berritzailea

Murgia BHI baso-prozesadore generikoaren simulagailu bat garatzen hasi da. Simulagailua kode irekikoa eta eskalagarria da, edozein markatara egokitu daiteke eta basogintzako prestakuntza ematen duen edozein zentrok, baso-elkarteak edo arlo horretako prestakuntza-beharrak dituen ETEak erabil dezake. Simulagailu horien bidez, ikasketa-fasea merkatzea eta instrukzio-aldia laburtzea lortzen da, baina, kostu handia dutenez, ezin dira basoko langileen prestakuntza arautuan...
Gehiago irakurri

Ikaslan Arabako ikasleak ikasgeletara itzultzen hasi dira

Gasteizko Mendizabala LHIn lehen orduan jasotako antzeko irudiak errepikatzen ari dira gaur goizean Ikaslan Arabako 13 zentroetan. Pixkanaka, Arabako LHko ikastetxe publikoetako 5.500 ikasleak itzultzen hasi dira. Gaur, irailaren 14a, Goi Mailako Zikloetako 2. mailako ikasleen txanda da. Asteazkenean, CGSko 1. mailakoen txanda izango da. Iraileko azken astea Oinarrizko LHko ikasleen itzulerako izango da. 28an,...
Gehiago irakurri

Nola jokatu behar da pertsona batek, zentroan dagoela, Covid-19rekin bateragarria den sintomatologia duenean

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak material batzuk argitaratu ditu ikastetxean pertsonaren batek Covid-19ren sintomarik badu zer egin jakiteko. Ikasleek, irakasleek edo ikastetxetik kanpoko beste pertsona batzuek hala nola hornitzaileek, mantentze-lanetako langileek edo konponketetakoek jarraitu beharreko protokoloa zehazten dute dokumentuek.
Gehiago irakurri
1 24 25 26 27 28 34