Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak material batzuk argitaratu ditu ikastetxean pertsonaren batek Covid-19ren sintomarik badu zer egin jakiteko. Ikasleek, irakasleek edo ikastetxetik kanpoko beste pertsona batzuek hala nola hornitzaileek, mantentze-lanetako langileek edo konponketetakoek jarraitu beharreko protokoloa zehazten dute dokumentuek.
Hemen ikus ditzakezue kasu bakoitzean aplikatu beharreko protokoloak.