Ekimena lanbide-heziketako ikastetxe publikoen IKASLAN sareak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta HETEL Abantean Lanbide Heziketako ikastetxeen sareak sustatzen dute, ehun bat ikastetxek guztira. Hezkuntza Sailak sustatzen du, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren bitartez, eta #STEAM Euskadi estrategiaren barruan kokatzen da.
Haren Helburua da bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzea, genero-arrakala gainditzea eta LHko ziklo maskulinizatuenei lotutako estereotipoei buruz sentsibilizatzea, LHn gainditu gabe dagoen irakasgaia arlo industrial eta teknologikoetan emakumerik ez egotea baita. STEAM zikloetan emakumeen presentzia % 24koa da, baina atalasea % 12raino jaisten da industriaren sektorean, Susana Sáenz Ikaslan Arabako gerenteak adierazi duen bezala, zeinak ekimena aurkezteaz arduratu den.
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalok, bestalde, aurkezpenean azpimarratu du BPGaren % 40 industria-sektoreari dagokiola eta garrantzitsua dela emakumea hor egotea, balio propioa eta gizonarenaren desberdina ematen duelako. «Azken 6 urteetan % 9tik % 12ra igaro da emakumeen presentzia ziklo industrialetan, baina ehuneko hori bultzatzen eta zabaltzen jarraitu behar da. 2027rako helburua industriaren eremuan emakumeen % 20 lortzea da, eta Hezkuntza Sailetik horretarako lanean jarraituko dugu». Arevalok gaineratu duenez, «oraindik 4.000 plaza bete gabe ditugu EAEko LHn. Pertsonak behar ditugu eta neskak behar ditugu.»
Ikastetxeek STEAM lanbide-familietan matrikulatutako emakumeen kopurua handitzeko ekintzak garatzeko konpromisoa irmoa eta zehatza da. Ikastetxeek hiru ekintza egingo dituzte ikasturte bakoitzean, bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzeko, genero-arrakala gainditzeko, LHko ziklo maskulinizatuenei lotutako estereotipoei buruz sentsibilizatzeko, LHko emakumezko ikasleen talentua aitortzeko STEAM lanbide-familietan, eta lanbide-orientazioa hobetzeko. Ekimen hau STEAM bokazioak sustatzeko erreferentziazko proiektu bihurtzeko asmoarekin sortu da.
neskUP! proiektuaren lan-batzordea. Ikaslan Arabako gerenteak eta sailburuordeak eskerrak eman dizkiote ekimen hori aurrera ateratzeko egindako ahaleginagatik.
WEB-ATARIA
Ekintza horiek agerikoagoak izan daitezen eta beste ikastetxe batzuk eta, oro har, gizartea inspiratu ahal izateko, www.neskup.eus ataria sortu da, neska gazteak ahalduntzeko eta STEAM genero-arrakala delakoarekin amaitzeko plataforma. Webgune berri honen bidez, halaber, ahotsa emango zaie beren lan-ibilbidea garatuko duten esparru profesionala hautatuz berdintasunaren alde borrokatzen hasiak diren neska ikasleei.
LEHIAKETA
Lanbide Heziketako ikastetxeek #NeskUP!2023 lehiaketa ere antolatu dute proiektuaren esparruan. Tik Tok plataformaren bidez, parte-hartzaileek hausnarketara gonbidatzeko eta STEAM lanbideak ikusarazten laguntzeko bideo bat aurkeztu beharko dute. Bakarka edo taldean parte har daiteke, ikastetxeen bitartez. Izena webgunean dagoen inprimakiaren bidez eman beharko da, martxoaren 8tik aurrera. Kategoria bakoitzeko irabazleen izenak, bai eta sari-banaketa noiz eta non izango den ere, maiatzaren 8tik aurrera argitaratuko dira webgunean.