Murgia BHIk bideo bat egin du bere prestakuntza eskaintza aurkezteko: Natura-Ingurunea Ustiatzeko eta Kontserbatzeko Erdi Mailako Zikloa, eta Baso eta Natur Ingurunearen Kudeaketaren Goi Mailako Zikloa.
Metodologia parte-hartzaileekin eta Learning by doing-aren bidez, Murgiako ikasleek eraldatzen ari den sektore batek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko beharrezko prestakuntza lortzen dute.
Hemen ikus dezakezue bideoa.