Murgia BHI baso-prozesadore generikoaren simulagailu bat garatzen hasi da. Simulagailua kode irekikoa eta eskalagarria da, edozein markatara egokitu daiteke eta basogintzako prestakuntza ematen duen edozein zentrok, baso-elkarteak edo arlo horretako prestakuntza-beharrak dituen ETEak erabil dezake.
Simulagailu horien bidez, ikasketa-fasea merkatzea eta instrukzio-aldia laburtzea lortzen da, baina, kostu handia dutenez, ezin dira basoko langileen prestakuntza arautuan erabili.
Ekimen hau bokazio kooperatibo zorrotzarekin planteatzen da. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan baso-zikloak ematen dituzten ikastetxe guztietan erabili ahal izatea. Guztira 25 ikastetxe daude, 2.000 ikasle inguru, 200 irakasle baino gehiago.
Kode irekiak bermatzen du eskalatzeko eta erabilera-ingurune bakoitzaren behar zehatzetara egokitzeko aukera.