Otsaileko menuek protagonismo berezia hartzen dute, nazioarteko janariari eskainitako egunak euskal sagardotegian oinarritutako egunekin konbinatuz.
Sukaldaritza Zuzendaritzako 1. mailako ikasleek eurek diseinatu eta egindako sagardotegiko sukaldaritzarekin lotutako menua eskainiko dute otsailaren 8an, asteazkena.
Hurrengo astean, otsailaren 14an eta 15ean, 2. mailako neska-mutilek plater exotikoagoetan lan egingo dute, hala nola, beste askoren artean, tofu kurruskatsu eta manis saltsako barazkiekin egindako bitnamita biribilkiak, Egiptoko fardelak edo Norvegiako arrain zopa.
Menu horiek dastatu ahal izateko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.