eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Mendizabala LHIIko Soldadurako 1. mailako ikasleak Gure Zirkuarekin lankidetzan

Bi astez, Soldadura eta Galdaragintzako 1. mailako neska-mutilak buru-belarri aritu dira Iker Galarza aktore ezagunak sustaturiko Tolosako Gure Zirkuko hainbat tresna pilatzeko orga konpontzen eta prestatzen.


Ikasleek zeregin hauetan jardun dute: batetik, zirkuaren egitura pilatzeko orgari herdoila kendu, haren egitura konpondu eta berriz soldatu dute; bestetik, Iker Galarzarekin batera, diseinu-lanak egin dituzte, eta zirkuaren egiturazko arkupeak muntatzeko erabiltzen diren lanabesak mekanizatu, muntatu eta soldatu dituzte. Lanabesok zirkua muntatzean segurtasun handiagoa izateko diseinatu dira.


Mendizabala LHIIren eta Gure Zirkuaren arteko lankidetza hasi besterik ez da egin. Izan ere, datorren ikasturtean, aipatu erdi-mailako zikloko ikasleek, beren tutore Ekaitz Alberdirekin batera, harekin elkarlanean jarraitzeko eta bertako magia-unibertsoan barneratzeko asmoa dute, ikuskizunerako erabil litezkeen hainbat elementu diseinatuz. Ideiak sobera dituzte, eta lan-harreman sendoa aurreikusten da.