eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Mendizabala LHIIko ikasleen erreten kulunkarien proiektu batek lehen saria eskuratu du STARTinnova-n

STARTinnova lehiaketako lehen saria irabazi zuten Mendizaba LHIIko Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programatzea Goi Mailako Zikloko ikasle Ander Alonso Epelde, Imanol Merino López, Ana Isabel Pérez Ferreiro, Aliaksandr Sas eta Antonina Tishynak.

Olga Bengoetxea irakaslearen laguntzaz ikasleek landu zuten proiektuari esker lortu zuten saria, bere kabuz garbitzeko gai den erreten kulunkarien sistemarekin, hain zuzen. Araba Ekinean eskola-enpresen azokak ere saritu zuen ideia duela gutxi.

Atzo izan genuen sari honen berri, Bilbon antolaturiko ekitaldi baten. STARTinnovan, EAEn El Correok sustaturiko eta Eusko Jaurlaritzak, Bilboko Udalak eta Sabadell banketxeak babesturiko proiektuan, 2019-2020 ikasturte honetan EAEk, Asturiasek, Valentziak, Errioxak eta Gaztela eta Leonek hartu dute parte. Edizio honetan, 120 ikastetxetako 2.500 ikaslek jasoko dute prestakuntza e-learning plataforma honetan, gure gazteen artean espiritu ekintzailea sustatzea helburu. 16-17 urte bitarteko Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasleentzako programa da.