eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Mendizabala LHII, SER Vitoria topaketan

Gaur ospatzen den Ekintzailetzaren Munduko Egunean, “Ser Vitoria: Álava inspirira emprendedores” topaketen edizio berri bat egin da. Topaketa horrek ekintzailetzaren egoera aztertu du gure probintzian, Mendizabala LHIK-ko zuzendariordearen parte-hartzearekin.

Topaketan parte hartu dute Pury Beltrán de Herediak, Mendizabala LHIKren ordezkari gisa, eta Zuriñe Gómez de Balugerak, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak. Ikastetxeko prestakuntza-politiketan eta parte hartzen duten proiektuetan jarri dute arreta.


Halaber, Miñaoko Parke Teknologikoko, Ampeako eta Arabako Ganberako ordezkariek parte hartu dute bileran. Topaketa emakume ekintzaileen testigantzekin osatu da.

Hemen ikus dezakezue jardunaldiaren grabazioa. https://cadenaser.com/emisora/2021/04/07/ser_vitoria/1617798295_426996.html