202O-2021 ikasturtean ikastetxe guztietara banatu da LePOka jolas kolaboratiboa. LePOka, Lantokiko Prestakuntza eta Orientabidea ikasgairako jokoa da, Oka eta Trivial jokoetan oinarrituta dago. Eta Heziraul.eus web gunetik deskargatu daiteke. HEMEN
LePOkan, Lantokiko Prestakuntza eta Orientabidea ikasgaiaren Curriculumeko eduki guztiak jasotzen dira, 13 ataletan banatuta. Atal guztiek dituzte bideoak heziraul.eus web gunean, guztira 69 bideo. Jolasaren bidez ikaleak LPOko kontzeptuak ulertzen hasten dira, klasean edukiei buruzko eztabaida pizten da eta ikasleek informazioa bildu dezaten bideratu daiteke.
Partidak bi motatakoak izan daitezke. Lehenengo mota da, eserialdi batean hasi eta bukatzen dena. Bigarren mota da ikasturtean zehar partida luzea jokatzea, partida hasi eta astean zehar tarteka partida jokatuz (adibidez asteko LPO klase batean azken 10 minutuak).
LePoka jokoaren jarraibideak:
- Ikasgelan taldeak egin eta talde bakoitzak fitxa bakarrarekin jokatuko du.
- Gelaxka bakoitzak galdera sorta bat dauka:
- Galdera aukeratzeko dadoa berriro bota. Irtendako zenbakia galdera kopurua baino handiagoa bada, jarraitu kontatzen berriro hasieratik.
- Galdera bati egoki erantzunda jolasten jarraituko da. Ez bada ondo erantzuten bertan geratuko da, hurrengo buelta arte.
- Galdera egiten duenak izango du galderen liburuxka eskutan. Norbere buruari ezin zaio galdetu.
- Gelaxka bereziak:
- Gelaxka berdeak (1, 2, 3,…) : Horrelako gelaxkaren batean jauzten bada, “LEPOTIK LEPORA ETA SEGI JOKORA!” esanez hurrengo zenbaki osora pasatuko da eta jokatzen jarraituko du, berriro dadoa botata.
- Gelaxka gorriek zigorra dute:
- “E1” gelaxkan, txanda bat itxaron beharko da.
- “Hasiera” gelaxkan eroriz gero, jokoaren hasierara joan beharko da eta berriro jokoa hasi.
- Gelaxka urdina: 6.1 gelaxkan eroriz gero ondo erantzuten bada, 8.5 gelaxkara pasako da zuzenean.
- Partida bukatuko da jokalariren bat “Amaiera” gelaxkan erortzen denean. Ordura arte aurrera eta atzera ibili beharko da.
Ikasleek galdera asmatzen ez badute, heziraul.eus webgunean dagoen galderari dagokion bideoa ikusteko eskatuko zaie. Galderaren arabera, irakasleak ikasleei eska dakieke hurrengo klaserako gaizki erantzun duten galdera horren informazio bilatzeko: Gizarte Segurantzan, SEPEn, Sindikatuetan… Ikasturtean zehar ikasleekin galdera berriak asma daitezke edota lan munduan esperientzia duen ikaskidea “komodin” gisara izendatu.