Arkaute Nekazaritza Institutuak datorren otsailaren 24tik aurrera Lorategi eta berdeguneen instalazioari eta mantentzeari buruzko ikastaroa emango du. Langabetuei zuzendutako ikastaro hau zuzenean eta gaztelaniaz emango da. Ikastaroaren ordutegia 8:30etik 13:30era izanen da, astelehenetik ostiralera, eta ekainaren 30era arte luzatuko da; beraz, 390 ordu iraunen du.
Informazio gehiago behar baduzu, hona jo dezakezu:
Ikastetxearen helbide elektronikoa: psaratxo@arkaute.net
Informazio telefonoa: 945285387