eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

LHtik egokitutako elikadura iraultzen duen esperientzia pilotu baten arrakasta

Francisco de Vitoria BHIren eta Hostelería LHII Gamarra LHIren arteko lankidetzari esker garatu da ekimena, bi ikastetxeetako ikasleen parte-hartze aktiboarekin. VICO Aurora etxebizitza komunitarioak bizi izan du dastatze-esperientzia pilotu hau, Lanbide Heziketako berrikuntza-proiektu baten barruan.

Proiektuaren ardatza elikagaiak erreplikatzeko teknika berritzaile bat garatzea da, elikagaiak inprimatuz, mastekatzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako testura pureko errezetak egiteko. Metodologia horrek aukera ematen du elikagai tradizionalen forma eta itxura erreproduzitzeko, haien zaporea eta nutrizio balioa mantenduz, eta erabiltzaileen elikadura esperientzia nabarmen hobetuz.

Egunean zehar, txitxirioek, odolkiak, txorizoak eta piparrak osatutako menu bat eskaini zen, baita oilasko izterraren bigarren plater bat ere, guztiak ere teknika berritzaile honen bidez testura purean eginak.

Esperientziak harrera bikaina izan zuen, bai egoiliarren aldetik, bai zentroko langileen aldetik, eta oso positibotzat jo zuten plateren onarpena eta proposamenen izaera berritzailea.

Saioan, gainera, Lucho Royero Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako zinegotzia izan zen bisitan, eta bertatik bertara ezagutu ahal izan zituen proiektua eta parte-hartzaileen erantzuna.