eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

LH Parke ekimena, STEAM Euskadi Sarietan finalista

Lanbide Heziketako ikastetxeen sareak, Ikaslan eta Hetel, Parke Teknologikoen sarearekin batera, guztiak LH Parke Foroaren antolatzaileak, 137 hautagaitzaren artean hautatu dira sari hauen bigarren edizioko 12 proiektu finalistetako bat izateko.

Foroaren helburua da Batxilergoko ikasleen artean ezagutzera ematea Lanbide Heziketak zientziaren eta teknologiaren arloetan eskaintzen dituen aukerak. Ekitaldia hasi zenetik, duela sei urte, hiru euskal probintzietako 3.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute.

EUSKADI SARIAN STEAM SARIAK

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatutako STEAM Euskadi Sariek gazteei, bereziki emakumeei, zuzendutako prestakuntza zientifiko eta teknologikoko ekimen berritzaileenak aintzatetsi nahi dituzte.