Lanbide Heziketako irakasleek eskuragarri dute jada lanbide-arlo guztietako lanpostuen, baliabideen eta material berrien katalogo berria euskaraz. LANEKI duela 20 urtetik ari da lanean euskarazko material didaktikoak sortu, landu, eguneratu eta eskaintzeko.
Lanekik egindako material guztiak jakinbai.eus webgunearen bidez partekatzen dira. Bertan, eskolak euskaraz emateko behar diren baliabide guztiak daude. Era berean, terminologia tekniko guztia hizkuntza horretan jasotzen duten hiztegiak ere eskaintzen dira.