eseu +34 945 000 433
eseu +34 945 000 433

Landun eta langabeentzako prestakuntza-ekintzak

Ikaslan Arabaren baitako zentroek Lanerako Prestakuntza izateko 88 ikastaro emango dituzte ikasturte honetan.

Ikastaroen iraupena 12 eta 640 ordu bitartekoa izango da, aurrez aurre nahiz online.

Ondoko esteka hauetan, erakundeek sustaturiko prestakuntza-eskaintza ikus dezakezu: ordutegiak, egunak, ikastaroen iraupena eta zein zentrotan emango diren.

LANBIDEK DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROAK

AFA-K DIRUZ LAGUNDUTAKO IKASTAROAK

Prestakuntza-arloak ere askotarikoak dira: merkataritza, ostalaritza, norberaren irudia, ibilgailuen mantentze-garraioa, komunitaterako zerbitzuak, eraikuntza, osasuna eta nekazaritza, besteak beste.
IZENA EMATEKO eta IKASTARO BAKOITZA NOIZ HASIKO DEN jakiteko, ikastaroa emango duen zentroko LANERAKO PRESTAKUNTZAREN ARDURADUNARENGANA jo behar duzu.